IKT on ekimenaren helburua

Hezkuntzaren kalitatearen bidelagun izatea da. Hori lortzeko, 5 dira proiektuaren giltzarriak.
Hezkuntza

Ikasleen jomuga premia berriei aurre egiten ikastea da. Irakasleon erronka ikasleen gaitasunak garatzen laguntzea.

Gaitasun Digitala

Gaitasun digitala garatzeko, IKTak modu eraginkorrean erabili behar dira: eguneroko egoeretan, praktikotasunez.

IKT

Hezkuntza arloan, askotan, IKTak maila instrumentalean lantzen dira, gailuei garrantzia handiagoa emanez. Horri aurre egiteko, formazioa beharrezkoa da.

Formazioa

Irakasleok IKT formazioa behar dugu: IKTen erabilera pedagogikoa sustatzen lagunduko digun formazioa.

Pedagogia

Gure formazioaren arima pedagogikoa da; izan ere, IKTen jakintza instrumentaletik harago joan behar dugu.

Gure eskaintza

Gure eskaintza zure beharrei egokituko dugu. Horretarako, hiru arlo hartzen ditugu kontuan.

Nortzuk gara?

Ezagutu IKT on-eko partaideak
Maite Quevedo Barrio
Maite Quevedo Barrio
Literaturarako zaletasunak Kazetaritza ikastera eraman zuen (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2004). Hala ere, betidanik izan du irakasteko bokazioa eta horren alde egin zuen ekintzaile izateko aukera parean jarri zitzaionean; izan ere, ekiteko abenturan murgildu eta eskola-laguntza akademia bat jarri zuen martxan. Bertan, letretako irakasle gisa aritu da hamar urtez. Egun, IKTon-en egiten du letrekin jolas, itzulpen eta sortze lanetan.
Silvia Bergillos Caballero
Silvia Bergillos Caballero
Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Txikitatik argi zeukan hezkuntzaren arloan lan egin nahi zuela, betidanik irakasteko grina adierazi duelarik. Aurretik KZgunea proiektuan lan egin zuen, adin ezberdinetako pertsonei formakuntzak eskainiz. Era berean, eta bere denbora librean lantzen dituen proiektuak modu profesionalean jorratzeko asmoz, Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinu eta Edizioa (Ceinpro, Donostia, 2017) -ri buruzko goi mailako ikasketak burutu zituen. Egun IKT on-en irakaslea da.
Garazi Zabaleta Mendizabal
Garazi Zabaleta Mendizabal
Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Teknologian ez ezik Hezkuntzan betidanik izan duenez interesa, Pedagogia ikasketetan jardun du (UHUN, 2016-2019). Musikaria da, Musika Konposizioan graduatua (CSMN, Nafarroa, 2019) eta betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari nahiz bizitzarekiko begirada holistiko bat mantentzeari. Aniztasunaren aberritik, irakasteko ikasten jakitea eta eredu izatea zein garrantzitsua den transmititzen saiatzen da.
Izaro Arbizu Aseginolatza
Izaro Arbizu Aseginolatza
2007an hasi zen IKTen inguruan aurrez-aurreko formazioak ematen. Eskolako egunerokotasunean duen eskarmentuak eta hezkuntza alorraren ezagutza sakonak ematen dio bereziki irakasleria trebatzeko ahalmena. Informazio, komunikazio eta teknologiaren inguruan antolatutako tailerren antolatzaile eta dinamizatzailea da. IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da. Aholkulari pedagogikoa da eta hainbat ikastetxeetan eskolak emateaz gain, Material didaktikoen sortze- eta itzultze-proiektuen arduraduna da IKT ON-en. IKTek gizartean izan dezaketen eragin positiboan sinisten du, eta gaur egun hauek hezkuntzan nola integratu ikertzen jarraitzen du.
Josune Aranguren Mujika
Josune Aranguren Mujika
Legelari eta ekonomialaria da formakuntzaz (Deustuko unibertsitatea, 2005) eta profesionalki enpresa kudeaketara lotua egon da beti. Enpresa kudeaketan masterduna da (Mondragon unibertsitateko MBA, 2011). IKT ON Hezkuntza-aholkularitzako bazkide sortzailea da eta kontuen kudeaketaz arduratzen da batez ere, erakunde eta ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin harremanetan. IKT ON-eko irakasle-taldearen koordinatzaile eta arduraduna da. Bere egitekoen artean gustukoen duena, ikastetxeetako formakuntza-plangintzak antolatu eta bertan eman beharreko formakuntza-saioak zuzentzea da.

NOREKIN EGITEN DUGU LAN?


											UGGASA 
											Cervantes 
											UHEI 
											Cebanc 
											Tolosaldea 
											IKASMINA 
											UEU 
											EHU magisteritza 
											Symbaloo 
											Basakaitz 
											Lekeitio 
											Deusto 
											Ibai 
											Kontxa 
											Aia 
											Elgoibar 
											La guia 
											Juan Ramón 
											Luis Elejalde 
											Lucas Rey 
											LopeDeLarrea 
											Ibarrekolanda 
											Bagatza 
											Markonzaga 
											Toki alai 
											Mendialdea 
											Zuazo 
											Urretxu-Zum Ikastola 
											Azpeitiko ikastola 
											Langraiz Oka 
											Aita Iparragirre 
											Gainzuri 
											Zubietako ikastetxea 
											DomingoAgirre(Legazpi) 
											Alkartasuna Lizeoa (Beasain) 
											Joxe Miguel Barandiaran 
											Elizalde 
											Maestro Zubeldia 
											Mendialdea 
											Elexalde 
											Altza 
											Belasko Enea 
											Abusu ikastola 
											Gehil 
											Berritzegunea 
											Zaldupe 
											Ekintza ikastola 
											Intxitxu 
											Aranbizkarra 
											Botikazar 
											Igorreko eskola 
											Cristobal Gamon 
											Latiorro 
											Mendaro 
											Maiztegi 
											TE 
											Santillana Zubia 
											EASO 
											URIBARRI 
											Arcoiris 
											Berriatuko 
											Orixe 
											TrañaMatiena 
											Lekaenea 
											Koldo Mitxelena 
											Cristobal Gamon 
											Bizkotxalde 
											SanMartin 
											UBI 
											Arantzazu 
											Astigarraga 
											Arrasate 
											San Gabriel 
											Balentzategi 
											Lakuabizkarra 
											Plaiaundi 
											Ikasbide ikastola 
											Zumaiako institutua 
											Zumaiako HE 
											Erniobea 
											Artatza 
											Gandasegi 
											Gasteizko Hizkuntz Eskola 
											Kurtzebarri 
											Murgia 
											San Martin Agirre 
											Deustuko ikastola 
											Fleming 
											Luzara 
											Udal Euskaltegia 
											Salburua 
											Larrea 
											Larrabetzu 
											Leku-eder 
											Albiz 
											Intef 
											Lope de Larrea 
											Okondo 
											Talaia eskola 
											Igorreko eskola 
											Mendaro 
											Toki Alai

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko, ondorengo formularioa bete dezakezu.

2018ko maiatzaren 28tik indarrean dagoen RGPD betetzeko jakinarazten dizugu zure datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haiei aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu, kaixo@ikton.eus-era idatz dezakezula..

Ezagutu gure Pribatutasun Politika.

Gune honek Google-ren cookieak erabiltzen ditu zerbitzuak eskaintzeko eta trafikoa analizatzeko. Zure IP helbidea, erabiltzaile-agentea eta errendimenduaren nahiz segurtasunaren neurketak Google-ri bidaltzen zaizkio zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko, erabilera-estatistikak sortzeko eta erabilera okerrak antzeman eta bideratzeko. Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies