Gasteizko Berritzegunean unitate digitalak diseinatzeko canvasaren aurkezpena

Ideiak biltzeko post it-ak

Hainbat hausnarketa bideratu genituen, punta-puntako teknologia erabiliz.

Joan den astean, Gasteizko Berritzegunean izan ginen. Unitate digitalak sortzen ikasteko saio bat eskatu ziguten eta hantxe izan ginen, berritzegune horretako 33 aholkularirekin. Lau orduko saioa izan zen eta erabat zukutu genuen. Kultura digitala lantzeaz gain, aholkularien interesa pizten saiatu ginen, teknologia digitala bigarren maila batean utziz. Azken finean, gure ustez, irakasleon rola aldatzen laguntzea eta geure ikuspuntu tekno-pedagogikoa garatzea da garrantzitsuena. Unitate didaktiko digitalak ongi diseinatuko baditugu, ezinbestekoa da horri guztiari buruz hausnartzea.

 

Saioaren bigarren atalean, unitate digitalen diseinuarekin lanean hasi ginen. IKT on taldekideok lan hori errazteko tresna bat sortu nahi genuen eta saio hori aprobetxatu genuen tresna hori aurkezteko: unitate digitalak diseinatzeko canvasa, hain zuzen ere. Beheko irudian ikus dezakezuen bezala, canvasa lau lerrotan banatzen da:

  • Lehenengo lerroan, ZER landuko dugun zehaztu behar dugu.
  • Bigarren lerroan, NOLA landuko dugun zehaztu behar dugu,
  • Hirugarren lerroa EBALUAZIOA zehazteko lerroa da.
  • Eta, azkenik, laugarren lerroan, aurreko guztia gauzatzeko behar diren BALIABIDEAK zehaztuko dira.

CANVAS_UNITATE_DIGITALAK_2_0

Aipatu beharra dago aurrez aipatutako kultura digitala lantzea behar-beharrezkoa dela canvasa ongi betetzeko. Izan ere, konpetentzia digitala zer den ulertzea ezinbestekoa da (Europako markoa erreferentziatzat hartuta), baita gaitasun hori lantzen lagunduko diguten jarduera motak eta tresna digitalak ezagutzea ere.

Hori lantzen gabiltza eskolaz eskola, irakasleon gaitasun digitala garatzen laguntzeko ilusioa banatzen. Unitate digitalak diseinatzeko canvasa ere ilusio horrekin diseinatu dugu, konpetentzia digitala garatzeko bidean gure ekarpena egiteko.

Amaia Arroyo @amaiaarroyo

2 thoughts on “Gasteizko Berritzegunean unitate digitalak diseinatzeko canvasaren aurkezpena

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Gune honek Google-ren cookieak erabiltzen ditu zerbitzuak eskaintzeko eta trafikoa analizatzeko. Zure IP helbidea, erabiltzaile-agentea eta errendimenduaren nahiz segurtasunaren neurketak Google-ri bidaltzen zaizkio zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko, erabilera-estatistikak sortzeko eta erabilera okerrak antzeman eta bideratzeko. Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies