Gasteizko Berritzegunean unitate digitalak sortzeko saioa

Joan den asteazkenean, abenduaren 14an, Gasteizko Berritzegunean izan ginen bigarren aldiz. Oraingoan, Arabako eskola guztietako IKT dinamizatzaileen mintegia izan zen, beraz, formazio jendetsua izan zen (60 lagun inguru!). Bi orduko saioa izan zen eta, aurrekoaren antzera, parte-hartzaileen ikuspegi tekno-pedagogikoa garatzen saiatu ginen. Gaitasun digitala zer den eta hori gelan nola lantzeko gakoak ematen saiatu ginen. Horretarako, noski, unitate digitalen gaia jorratu genuen. Sare Hezkuntzako proiektuan sartuta dauden ikastetxeak buru belarri dabiltza zeregin horretan eta gure unitate digitalak diseinatzeko canvasa lagungarri delakoan, horrekin lanean aritu ginen.

Gure asmoa unitate digitalari buruzko aurreiritzietan eragitea zen eta, amaieran egiaztatu ahal izan genuen bezala, badirudi batzuen ustea aldatzen lagundu genuela.

ideia-batzuk

Bi ordu nahiko eskas gelditu arren, IKT on taldekideok pozik bukatu genuen saioa, gehiago ikasteko gogoz. Gasteizko Berritzeguneko Sergiori eta Kikeri eskerrak eman nahi dizkiegu, beraiekin eta Arabako eragileekin batera ikasteko aukera emateagatik. Beraiek ez ziren geldi geratu eta geuk emandako saioa bideoz grabatu zuten. Hementxe partekatzen dugu zuekin. Gurekin batera ikasi nahi izanez gero, badakizue non gauden. 🙂

Amaia Arroyo @amaiaarroyo

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

dieciocho + cinco =

Gune honek Google-ren cookieak erabiltzen ditu zerbitzuak eskaintzeko eta trafikoa analizatzeko. Zure IP helbidea, erabiltzaile-agentea eta errendimenduaren nahiz segurtasunaren neurketak Google-ri bidaltzen zaizkio zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko, erabilera-estatistikak sortzeko eta erabilera okerrak antzeman eta bideratzeko. Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies