Konpetentzia digitalaren 5 eremuak

“Konpetentzia digital” kontzeptua entzutean, bere esanahia murriztu eta gure arreta arlo instrumentalera soilik mugatu ohi dugu: tresneria digitalaren erabilerara.

Zorionez, badaude konpetentzia digitalaren benetako esanahia aztertzen duten ikerketak. Gure ustez, Anusca Ferrari eta DIGCOMP markoari buruzko bere ikerketa (eta DIGCOMP 2.0, markoaren bigarren bertsioa) erreferentzia ona dira gaiari buruz dakiguna zabaltzeko eta konpetentzia digitala gainontzekoak garatzen lagunduko digun zeharkako konpetentzia bat dela ulertzeko. Hala gertatzen da, gutxienez, gaur egun bizi dugun testuinguruan.

Oraindik konpetentzia digitalaren “luzapena” ezagutzen ez baduzu, teorikoa bezain praktikoa den marko hori aztertzera gonbidatzen zaitugu, konpetentzia digitala ikasleengan zein irakasleengan garatzearen garrantzia hobeto ulertzen lagunduko baitizu.

Hona hemen konpetentzia digitalaren eremuak eta haien ezaugarriak laburtzen dituen infografia:

PrintInformazio gehiago nahi baduzu, INTEFek 2017ko urtarrilean eguneratutako Marco Común de Competencia Digital Docente dokumentua irakur dezakezu. Oso interesgarria da!

Geuk ere ikasten jarraitzen dugu. 🙂

Amaia Arroyo @amaiaarroyo

One thought on “Konpetentzia digitalaren 5 eremuak”

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *