Gasteizko Berritzegunean unitate digitalak diseinatzeko canvasaren aurkezpena
Joan den astean, Gasteizko Berritzegunean izan ginen. Unitate digitalak sortzen ikasteko saio bat eskatu ziguten eta hantxe izan ginen, berritzegune horretako 33 aholkularirekin. Lau orduko saioa izan zen eta erabat zukutu genuen. Kultura digitala lantzeaz gain, aholkularien interesa pizten saiatu ginen, teknologia digitala bigarren maila batean utziz. Azken finean, gure ustez, irakasleon rola aldatzen laguntzea[…]