17 ekaina, 2020

Udaleku IKTeroak

Kaixo, familia!

Hemen duzue udaleku IKTeroak ezagutzeko datu gehiago.

Programaren deskribapena:

Bizi dugun garai ero honetan, ohiko bihurtu da bideokonferentzia bidez komunikatzea. Gainera, Euskal Herrian, LH 4, LH 5 eta LH 6 amaitu berri duten ikasleek etxetik eta online ikasi dute azken hilabeteetan. Gehienak primeran moldatu dira; eta, horregatik, uda honetan, konpetentzia digitalean sakontzeko aukera eskaini nahi diegu haurrei.

Diseinatu dugun programak bi aste iraungo ditu eta egunean bi orduko online saioak izango dira. 20 orduko udaleku digitalak izango dira, beraz. Jarduera dinamikoak, jolasak, erronkak… prestatu ditugu. Konpetentzia digitala era ludikoan landuko dugu, haurrek gurekin ondo pasatzea nahi baitugu!

Noiz izango dira 2020ko Udaleku IKTeroak?

A- Ekainaren 29tik uztailaren 10era: 09:30etik-11:30era (astelehenetik ostiralera)

B- Ekainaren 29tik uztailaren 10era: 12:00etatik-14:00etara (astelehenetik ostiralera)

D- Uztailaren 13tik uztailaren 24ra: 09:30etik-11:30era (astelehenetik ostiralera)

E- Uztailaren 13tik uztailaren 24ra: 12:00etatik-14:00etara (astelehenetik ostiralera)

Nola arituko gara?

Talde txikitan egingo dugu lan: gehienez 10 haur taldeko. Talde bakoitza hezitzailearekin bilduko da egunero, bakoitzari dagokion orduan. Bideokonferentziak Meet plataforma bidez egingo ditugu. Horretarako, ikasle bakoitzari e-posta kontu bat emango diogu. Hezitzaileekin eta gainerako haurrekin harreman zuzena eta dinamikoa izatea bermatu nahi dugu. 

Nor gara?

Ikasleen, familien eta irakasleen bidelagun izatea da IKTon hezkuntza-aholkularitza osatzen dugunon xedea. Oraingo honetan, zuen seme-alabei konpetentzia digitala garatzen laguntzea da gure asmoa.

Hezitzaileak: 

Txomin Bujanda

Lehen Hezkuntzan graduatua, Heziketa Fisikoan (EHU, Gasteiz, 2014). Hainbat ikastetxetan irakasle izan ondoren, ikasten eta ikertzen jarraitu nahi izan zuen eta Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan masterra egin zuen (MU, Eskoriatza, 2018). Kirolaria eta kirolzalea da. Azken bi ikasturteetan Eskola Kiroleko entrenatzaileen formatzaile izan da Lizardi Institutuan, Hauspoa proiektuaren baitan. Egun, irakasle da IKT on-en. IKTak eta hezkuntza betidanik izan dira bere pasioa, eta hori da formakuntza saioetan irakasleei helarazten saiatzen dena.

 

Silvia Bergillos

Haur Hezkuntzan diplomatua (Universidad de Burgos, Burgos, 2012). Txikitati

k argi izan du hezkuntzaren arloan lan egin nahi zuela, eta barnean darama irakasteko grina.  Azken urtean KZgunea proiektuan egin du lan, adin askotako ikasleei eskolak ematen. Era berean, bere denbora librean lantzen dituen proiektuak modu profesionalean jorratzeko, goi-mailako ikasketak egin ditu:   Inprimatutako Argitalpenen eta Multimediakoen Diseinu eta Edizioa (Ceinpro, Donostia, 2017). Egun, irakasle da IKT on-en.

 

Garazi Zabaleta

Telekomunikazio ingeniaritzan graduatua, ikus-entzunezko espezialitatean (NUP, Iruñea, 2010). Webguneen programazio eta diseinuan masterduna (CEI, Madril 2012). Teknologian ez ezik hezkuntzan betidanik izan duenez interesa, Pedagogia ikasten ari da UHUNen. Musikaria ere bada, Musika Konposizioan graduatua (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Nafarroa, 2019). Betidanik eman dio garrantzia norberaren sorkuntza bidea aurkitzeari eta bizitzarekiko begirada holistikoa izateari. Irakasteko ikasten jakitea eta eredu izatea zeinen garrantzitsua den helarazten saiatzen da, aniztasunaren bidetik betiere.

 


   Ordainketa: 165€

Gune honek Google-ren cookieak erabiltzen ditu zerbitzuak eskaintzeko eta trafikoa analizatzeko. Zure IP helbidea, erabiltzaile-agentea eta errendimenduaren nahiz segurtasunaren neurketak Google-ri bidaltzen zaizkio zerbitzuaren kalitatea ziurtatzeko, erabilera-estatistikak sortzeko eta erabilera okerrak antzeman eta bideratzeko. Cookie Politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies